Sailak

2016(e)ko irailaren 18(a), igandea

[Komunikatua] I-25 ABSTENTZIO AKTIBO ETA KONTZIENTE BATEN ALDE / [Comunicado] 25-S POR UNA ABSTENCIÓN ACTIVA Y CONSCIENTE!



Hurrengo Irailaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) hauteskundeak emango dira, non berriro ere erabakiko dena da burgesiaren ze alderdi politikok aginduko duen EAEn. Hauteskunde hauetan ere ikus dezakegu nola langile klaseak ez duen bere interesak defendatuko dituen alderdirik.

Antikapitalistak garen moduan, argi daukagu kapitalismoaren barruan ematen diren hauteskundeak burgesiaren beste tresna bat direla, demokrazia itxura mantentzeko bere boterea eta langile klasearekiko diktadura mantentzen duen bitartean. Hemen parte hartzen duten alderdiak -baita ere ezkerrekoak- burgesiari lana egiten ari dira, beraien helburua kapitalismoa erreformatzea delarik eta ez honekin amaitzea, langile klasea engainatuz hauek ez borrokatzeko beraien interesengatik.

Hauteskunde hauetan, hauteskunde estataletako alderdi garrantzitsuez gain -PP, PSOE, Podemos, Ciudadanos- bi euskal alderdi nagusiak aurkezten dira -PNV eta Bildu-, hauek direlarik indar gehiena dutenak. Espainiar estatuko hauteskundetarako abstentzioa eskatuz lau alderdi estatalen inguruko iritzia argi geratu zenez, beharrezkoa ikusten dugu bi alderdi nazionalista hauei dagokien kritika egitea. Alde batetik PNV, euskal burgesia handiaren ordezkaria, ez dutenak defendatzen Espainiar Estatuarekin haustura bat ematea, ordezkatzen duten burgesiaren interesek hala eskatzen dietelako. Burgesia handiaren ordezkari direlarik, argi dago ez dutela langile klasearen interesak defendatuko, Euskal Herriko langileriak bere burgesiaren aurka borrokatu behar duelarik. Beste alde batetik Bildu dugu, burgesia txikiaren ordezkaria, burgesia txikiak gidatutako independentzia defendatzen dutelarik, klase borroka alde batera utziz eta langile klasea engainatuz. Gainera, aldarrikatzen duten “erabakitze eskubidea” edo independentziak ez du inolako hausturarik planteatzen inperialismoarekiko, legalitate burgesaren barruan bilatzen dutelarik independentzia hau eta beraien helburua estatu “independiente” baina kapitalista bat delarik. Prozesu hau aurrera eramateko, inperialismoaren esanak betetzen ari dira, Aieteko Konferentzian ikusi zen bezala, non inperialismoak ezarritako “Bake Prozesua” onartu zuten eta ondoren euskal langileriari inposatu. Alderdi honek planteatzen duen helburua ez dator bat langile klasearen interesekin, inperialismoarekin hausturarik planteatzen ez duen euskal estatu kapitalista bat da eta.

Aurreko komunikatuan azaldu genuen bezala, ez gaude hauteskundetan parte hartzearen guztiz kontra. Hala ere, parte hartze hau defendituko genuke langile klasearen interesak benetan defendatzen dituen alderdi bat aurkeztuko balitz, hauteskunde hauek medio bezela erabiliz eta ez helburu bezela; hauteskunde hauek kapitalismoaren aurkako borroka indartzeko erabiliz, eta hauteskunde eta parlamenturaren izaera burgesa ikustaraziz langile klaseari, azalduz beraien irtenbidea ez dagoela hor. Hala ere ikus dezakegu gaur egun aurkezten diren alderdiek duten helburua kapitalismoa erreformatzea dela, eta ez sistema honen aurkako borroka indartzea.

Beraz, eta lehenago azaldutakoan oinarrituz, Oreretako Gazte Bloke Antifaxistatik berriro ere abstentzio aktibo eta kontziente baten aldeko deia zabaltzen dugu, langile klaseak parte ez hartzeko eta legitimitaterik ez emateko burgesiaren tresna diren hauteskunde hauei, eta bere bidea jarraitzeko kapitalismoaren aurkako borrokan.

ABSTENTZIO AKTIBO ETA KONTZIENTE BATEN ALDE!

BURGESIARI BOZKARIK EZ!