Sailak

2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

[Komunikatua] PML (RC)-rekin eta Urtarrilaren 27ko atxilotuekin elkartasuna! / [Comunicado] Solidaridad con el PML (RC) y los detenidos el 27 de enero!



Oreretako Gazte Bloke Antifaxistatik gure elkartasuna adierazi nahi diogu Partido Marxista Leninista (Reconstrucción Comunista) alderdiari bere ilegalizazioaren aurrean, hala nola, urtarrilaren 27an atxilotuak izan ziren internazionalistekin. Baita ere, gure babesa adierazi nahi diogu alderdi honetako Idazkari Nagusi den Roberri, non bi hilabete egin dituen kartzelan, FIES erregimenean, eta 6000 euroko fiantza ordaindu ondoren aske geratu berri den.

Urtarrilaren 27an Bilbo, Madril eta Valentzian eman ziren atxiloketekin argi geratu zen espainiar estatuaren postura, ISISen aurka borrokatzen duela dioen bitartean, PML (RC)ko kideak PKKrekin harremana izateaz leporatuta atxilotu zituztelako, internazionalismo kontziente eta aktiboaren aurka eginez eta hau erreprimituz. Gogora dezagun PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari dela Kurdistanen, eta atxiloketa hauekin estatu espainiarrak argi utzi zuen turkiar estatu faxistarekin duen kolaborazioa, Estatu Islamikoaren laguntzaile nagusitako bat.

Hala ere, alderdi honek PKKrekin eduki zezakeen harremana aitzaki bezela hartu dute atxiloketa hauek burutu eta alderdi hau ilegalizatzerakoan. PML (RC)k Kurdistango Langileen Alderdiarekin duen ustezko erlazioa langile internazionalismoa kontzienteki aplikatzeagatik leporatzen zaio. Gainera, PML (RC)ko bi militantek joan den urtean Kurdistanera joatea erabaki izanak akusazioa indartzen du, baina kontuan hartu behar da MLKPk sortutako Askatasunaren aldeko Batailoi Internazionalean egon zirela borrokan , YPGren barruan. Ez MLKP eta ez YPG terroristatzat kontsideratuak egonda, PKKrekin harremana zuela asmatu zuten Reconstruccion Comunista ilegalizatzeko.

Atxiloketa hauekin, estatu espainiarrak argi utzi du internazionalismo kontzientea zapalduko duela, baina baita ere estatu mailako langile klasearen defentsa, lehen esan bezela, PKKrekin izan zituen ustezko harremanak aitzaki bezela erabili dituztelako alderdi hau ilegalizatzeko. Alderdi komunista honenganako errepresio kasu hau, langile klasearenganako eta bere antolatze askatasunarenganako errepresio kasu bezela ere ulertzen dugu. Azken aldiko jokaerekin, “Operación Valle” delakoa barne, nabaria da estatu espainiarrak burutzen duen errepresioaren gorakada langile klasearengan, eta estatu burgesak burutzen duen errepresioaren aurrean, gure klaseak, langile klaseak batuta egon behar duela aldarrikatzen dugu.
INTERNAZIONALISMOA ETA LANGILE KLASEAREN DEFENTSA EZ DIRA DELITUA!
PARTIDO MARXISTA-LENINISTA (RECONSTRUCCIÓN COMUNISTA) AURRERA!
ILEGALIZAZIORIK EZ!
URTARRILAK 27KO ATXILOTUENTZAT ABSOLUZIOA!